Berriak
BERRIA
2007/03/29
Maqueda "pozik" azaldu da zorrak bateratzeko enpresak erregulatzeko lege proiektuaren iragarpenaren aurrean
Javier Maquedak, EAJko senatariak, "kontsumitzailea entitate hauen aurrean babestea ezinbestekoa" dela esan du, "gaur egun Ekonomia Ministerioak ez baitu eskumenik gai honetan".
BERRIA
2007/03/29
Maqueda: "Espainiako Gobernuak ezin du Fórum eta Afinsa kasuetako erantzukizuna Autonomia Erkidegoengan utzi"
Javier Maquedak, EAJko senatariak, Gobernu sozialistari berak eragindako arazoak konpontzeko "Autonomia Erkidegoak txotxongilo moduan ez erabiltzeko" eskatu du. Era berean, "Eusko Jaurlaritzak erakunde hauengan inolako eskumenik ez duela" baietsi du.
BERRIA
2007/03/29
Albistur:" Exekutibo sozialistak ez du politika industrialik diseinatu"
Xabier Albisturrek, EAJko senatariak, argi hitz egin du industria politikaren eboluzioari buruz; Albisturren hitzetan,"Gobernu sozialistak ez die krisi ezberdinei irtenbiderik eman, eta hori guztia Exekutiboaren koordinazio falta eta inhibizioaren ondorioa da".
BERRIA
2007/03/28
Maqueda:"Babcock eta sindikatuen arteko bitartekaritza lana amaitutzat emanez, SEPI ez da zuzen jokatzen ari"
Javier Maquedak, EAJko senatiariak, gogorki kritikatu ditu SEPIk eginiko azken adierazpenak; erakunde publikoak esan duenez, "Babcocken eta sindikatuen arteko bitartekaritza lana amaitutzat" emango du.
BERRIA
2007/03/26
Xabier Albisturrek industria politikaren bilakaerari buruz galdetuko dio Industria Idazkari Nagusiari
EAJko Goi Ganbarako Legebiltzar Taldeak Joan Trullén Thomàs Industria Idazkari Nagusiaren agerraldia eskatu zuen Xabier Albistur saileko bozeramalearen eskutik. Helburu nagusia, deslokalizazio prozesu, industria eta teknologian egingo diren inbertsio eta industria garatzeko emango diren laguntzak ezagutzea izango da.
BERRIA
2007/03/22
Xabier Albisturrek Walqako (Huesca) Teknologia Parkea bisitatuko du Senatuko Industria Komisioarekin batera
Xabier Albistur, EAJko senataria, Huescan egongo da gaur arratsaldean Walqako Teknologia Parkea ezagutzeko; bertan Arturo Aliagarekin- Aragoiko Gobernuko Industria Sailburua- biltzeaz gain, Teknologia Parkeko Zuzendariarekin, José Luis Latorrerekin, egoteko parada izango du.
BERRIA
2007/03/21
Moratinosek zigor kasuetarako Espainia eta Filipinasen arteko Hitzarmena maiatzean sinatu eta abendua baina lehenago berretsiko dela ziurtatu du
Víctor Bravok, EAJko senatariak, sinadura honekin Kanpo arazoetako Ministerioak bi herrialdeen arteko lankidetza areagotzeko egindako lan ezinhobea burutzeko formula dela baietsi du, Paco Larrañagaren kasuari erreferentzia argia eginez.
BERRIA
2007/03/15
EAJ inbertitzaile guztien eskubide eta segurtasuna bermatzearen alde azaldu da
Javier Maqueda, EAJk Goi Ganbaran duen ekonomia saileko bozeramaleak, legebiltzar taldearen posizioa azaldu zuen atzo arratsaldean Balore Merkatuaren Lege Proiektuaren modifikazioaren" aurrean.
BERRIA
2007/03/14
Maqueda kezkati azaldu da eskoletan ematen den biolentzia kasuen gorakadaren aurrean
Arartekoarekin Erlazionatzeko Komisio Mixtoko EAJko bozeramaleak, Javier Maquedak, bere “kezka eta ardura” azaldu ditu kasu hauen gorakadaren aurrean eta egoera honekin amaitzeko neurriak hartzea ezinbestekoa dela adierazi du.
BERRIA
2007/03/13
Estatuko Kultura Sailburuak ez du Salamancako dokumentuen itzulera, ez Picassoren "Guernica" koadroaren inguruko zalantzarik argitu
Carmen Calvo, Kultura sailburua Senatuan egon da gaur goizean EAJko legebiltzar taldeak eskatuta; jorratu dituen gaiak Salamancako agiritegiko dokumentuak eta Picassoren “Guernica” izan dira.
BERRIA
2007/03/12
EAJk Unibertsitate Lege Organikoari aurkeztutako sei emendakin onartu ditu Senatuko Hezkuntza Komisioak
Javier Maqueda, EAJko senataria, oso pozik azaldu da egindako aldaketekin; hala ere, “lanean jarraituko” dutela baietsi du “akordio gehiago lortzeko”.
BERRIA
2007/03/08
Estatuko Kultura Ministrak Senatuko Kultura Sailean hartuko du parte EAJk eskaturiko Salamancako dokumentu eta Picassoren Guernica koadroari buruz hitz egiteko.
Agerraldia datorren asteko asteartean izango da, goizeko10:30etan . Bertan, Kultura sailean EAJk duen bozeramaleak, Javier Maquedak, bere iritzia emango du Rodríguez Zapateroren Exekutiboak agertu duen jarrerari buruz. Bi gai nagusi jorratuko dira; Guernica koadroa denboraldi batez Guggenheim museora eramateko aukera, eta Salamancako Agiritegian dauden dokumentuen itzulera; Gerra Zibilean euskal instituzio nahiz pertsonei kendu baitzizkieten.