Berriak
BERRIA
2007/10/18
Anasagastik azaroan gauzatu beharko litzateken Francisco Usón Generalaren askapenari buruz galdetuko dio Gobernu sozialistari
Iñaki Anasagasti EAJko senatariak Zapateroren Exekutiboari Francisco Usón Generalaren inguruko interesik baduen galdetuko dio datorren asteazkenean Goi Ganbaran ospatuko den kontrol saioan. Gogora dezagun Francisco Usón 2004ko urrian atxilotu zutela Venezuelan eta bost urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra jaso zuela Indar Armatuen aurkako irainengatik. Legeak, hala ere, zigorraren bi herenak bete ondoren baldintzapeko askatasuna eman diezaioke, eta data hau azaroaren 7an beteko da. Ondorioz, Anasagasti senatari jeltzaleak honen inguruan galdetuko dio Moratinosi.
BERRIA
2007/10/18
Inmaculada Loroñok Idoia Francés, Argentinan lau urte eta hamar hilabeterako kondenatu duten Santurtziko neskaren egoeraren aurrean Gobernuak neurriren bat hartuko duen galdetu du
Inmaculada Loroño EAJko senatariak datorren asteazkenean egingo dio Gobernuari kontrol saioko galdera. Bertan, Idoia Francésen egoeraren aurrean neurririk hartuko duen galdetuko dio Exekutiboari; gogora dezagun Santurtziko bizilagun honek urte bat eta bi hilabete daramazkila Argentinan espetxeratua drogra trafikoa dela eta. Orain dela gutxi, gainera, lau urte eta hamar hilabeterako kondenatua izan da.
BERRIA
2007/10/17
Maquedak Kultura ministroari Salamancan dauden dokumentuak eta “Guernica” koadroa Euskadira bueltatzeko exijitu dio
Javier Maqueda EAJko senatariak "Gobernuak Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak eskatutakoa negoziatzeko duen borondate kaskarra" kritikatu nahi izan du gaur goizean Molina ministroaren agerraldian.
BERRIA
2007/10/17
Albistur Estatu espainiarrak duen kanpo-defizitaren hazkundearen aurrean kezkati azaldu da, dagoeneko 60000 milioi eurora iritsi baita
Xabier Albistur EAJko senataria atzo hainbat hedabidek argitaratu zituzten datuen aurrean oso arduratuta azaldu da Senatuko Industria Komisioan, izan ere, urtarrila eta uztaila bitartean, %20,8ko igoera izan du, 60081,6 milioi eurora iritsiz. Honen aurrean, Albisturrek Gobernuari neurriak har ditzan eskatu dio, egonkortasuna lortu eta ekonomia nazioartean lehiakorra izateko.
BERRIA
2007/10/15
Maquedak Picassoren “Guernica” koadroari eta Salamancako dokumentuen itzulerari buruz galdetuko dio Kultura Ministroari
Javier Maqueda EAJko senatariak César Antonio Molina ministroari "Guernica" koadroaren egoerari buruzko informea eskatuko dio, eta baita Salamancako Artxibategian dauden euskal instituzioen dokumentuen itzuleraren inguruko informazioa ere.
BERRIA
2007/10/11
Albistur: “Gobernuak egindako politika Europako Zuzentarau eta Kyotoko Protokoloaren aurkakoa da”
Xabier Albistur EAJko senatariak bere haserrea azaldu du Industria Ministeritzak energia berriztatzaileen inguruan hartutako azken erabakien aurrean.Senatari jeltzalearen aburuz, Ministroa "teknologia eta energia fotovoltaikoaren garapena geldiarazten ari da".
BERRIA
2007/10/09
Albisturrek Zentru Teknologikoei ikerkuntzarako baliabide gehiago emateko eskatu dio Gobernuari
Xabier Albistur EAJko senatariak baliabide hauek bere ikerkuntza eta formakuntza teknologikorako izango direla adierazi du. Senatari jeltzaleak Gobernuak orain arte behintzat inolako laguntzarik eman ez diela salatu du, eta jasotako dirua, batez ere, autonomikoa eta nazioartekoa izan dela gaineratu du.
BERRIA
2007/10/09
Albisturrek Gobernuaren politikek energia berriztatzaileen sektorearen “geldialdia” ondorioztatuko dutela baietsi du
Xabier Albistur, EAJko senatariak bere kezka azaldu du Gobernuak orain arte ez baitu inolako pausurik eman energia berriztatzaileen aldeko politikak aurrera eramateko garaian. Senatariaren ustez, orain arte hartutako neurriak ez dira batere argiak izan eta "geldialdia" eragingo dute energia mota hauetan inbertitzen duten enpresengan.
BERRIA
2007/10/08
Javier Maquedak “Doktore” terminoa erregulatzeko eskatu dio Gobernuari
Javier Maqueda EAJko senatariak, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak "Doktore" terminoa erregulatzeko mozioa aurkeztu duela adierazi du gaur arratsaldean Goi Ganbaran ospatu den Hezkuntza Komisioan. Maquedaren aburuz, "termino hau neurrigabe eta irrazionalki erabiltzen da".
BERRIA
2007/10/08
EAJk Teknologia Zentruetan inbertsio gehiago egin daitezen mozio bat aurkeztu du Senatuan
Xabier Albistur EAJko senataria izango da ekimena aurkeztuko duen ordezkaria. Helburu nagusia Exekutibo sozialistak Teknologia Zentruen aldeko apostu tinkoa egitea izango da.
BERRIA
2007/10/05
Javier Maquedak Hezkuntza Ministeritzak egindako lanaren balorazioa egingo du Cabrera Ministraren agerraldian
Javier Maqueda EAJko senatariak Mercedes Cabreraren asteleheneko agerraldia aprobetxatuko du hizkuntza koofizialen gaia, eskola porrotarena, unibertsitateetako matrikulazioen kopuruaren jeitsiera eta bullyingaren gaia jorratzeko.
BERRIA
2007/10/05
EAJk familia ugariek ibilgailueen matrikulazio zerga ez ordaintzea lortu du Senatuan
Inmaculada Loroñok atzo lortu zuen EAJk aurkeztutako emendakina, PSOEk eta Entesa Catalanak izan ezik, talde guztien babesa jasotzea. Honekin, familia ugariek ibilgailu mota zehatz bat erosterako garaian ez dute matrikulazio zerga ordaindu beharko.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















