Alderdi Eguna 2026

Berriak

BERRIA

2007/09/26

Maquedak Solbes ministroari krisi ekonomikoaren aurrean neurriak har ditzan eskatu dio, etxeko ekonomiek ondorioak paira ez ditzaten.

Javier Maqueda EAJko senatariak Solbes presidenteordeari "jendeari benetan interesatzen zaionari buruz" hitz egiteko eskatu dio, "datu makroekonomikoak ez baitzaizkie interesatzen".  Zentzu honetan, Euroa indarrean sartu zenetik hainbat familiek hilabete amaierara iristeko arazoak dituztela esan du, eta honen aurrean zergak jeisteko eskaera egin du.

BERRIA

2007/09/26

Etxegoyenek puntu bitartezko karnetak eragindako zigorrak lehenbailehen bete daitezen tresnak eskatu dizkio Gobernuari

Elena Etxegoyen, EAJko senatariak adierazi duenez, orain erabiltzen diren tresnak "oso geldoak" dira, izan ere, zigorrak bete arte denbora gehiegi igarotzen da. Honen aurrean tresna ezberdinak eskatu dizkio Exekutiboari, puntu bitartezko karnetak eragina izan dezan.

BERRIA

2007/09/26

Fórum eta Afinsari, pentsio fondoei eta Navalaren egoerari buruz galdetuko dio Maquedak bihar Solbes Ekonomia Ministroari

Javier Maqueda, EAJko senataria, "pozik" azaldu da Solbes ministroak hartutako erabakiaren ondoren. "Azkenean gure eskaerari kasu egin dio", esan du Maquedak. Gogora dezagun agerraldiaren eskaera apirilean egin zela lehenengo aldiz; aitzitik, hortik aurrera, beste bi egin dira.

BERRIA

2007/09/26

Saharauiarren giza eskubideak defendatzeko neurri azkarrak hartzeko beharra azpimarratu du Etxegoyen senatariak

Elena Etxegoyenek, EAJko senatariak, pasaden ostiralean Legelarien Nazioarteko Jardunaldian hartu zuen parte Madrilen. Bertan, Saharako Herriaren inguruan hitz egin zen. Etxegoyenen hitzetan, "ezinbestekoa da Saharauiarren eskubideak defendatzeko neurriak hartzea"; horretarako Legelari Independiente bat izendatzea proposatu du, Nazio Batuetako Ordezkariari laguntzeko helburuarekin. Gogora dezagun postu hori 1999tik dagoela bete gabe.

BERRIA

2007/09/24

Etxegoyenek puntu bidezko gidabaimenak eragindako 600000 espedienteen tramitazioa bizkortzeko Gobernuak hartuko dituen neurrien inguruan galdetuko du

Elena Etxegoyenek, EAJko senatariak, datorren asteazkenean Senatuan ospatuko den kontrol saioan egingo du galdera. Bertan, indarrean duela urtebete sartu zen gidabaimenak eragindako 600000 espedienteen tramitazioa nola azkartuko duten galdetuko dio Exekutiboari.

BERRIA

2007/09/20

Maquedak “hipoteka krisiari irteera emateko zein soluzio” dituen galdetuko dio Gobernuari

Javier Maquedak, EAJko senatariak, galdera bat egingo du datorren astean Goi Ganberan ospatuko den kontrol saioan. Bertan, Ekonomia saileko bozeramale jeltzaleak, Exekutibo sozialistak Estatu Batuetan hasi eta Europan ondorio larriak eragiten ari den hipoteka krisiari aurre egiteko neurrien inguruan galdetuko dio.

BERRIA

2007/09/19

Anasagastik Kultura Ministroari Madril ez den beste “probintzientzat” proiekturik ote duen galdetu dio

Iñaki Anasagastik, EAJko senatariak, César Antonio Molina Kultura Ministroari atzo argitaratutako adierazpenen balorazioa egin du gaur. Senatari jeltzalearen aburuz, "hiru hizkuntza koofizial dituen Estatu nazioanitz eta aberats batetako Kultura Ministroa izan beharrean, Madrilgo Udaletxeko Kultura arduradura zirudien Molinak".

BERRIA

2007/09/19

EAJk Senatuan emendakin bat aurkeztu du garraio zehatzei ezartzen zaien zerga (IMT) familia ugarietan eraginik ez izateko

Inmaculada Loroñok, EAJko senatariak esan duenez, "airearen kalitatea mantendu eta atmosfera zaintzeko Lege Proiektuari" aurkeztutako emendakinaren helburua "automobil merkatuaren errealitateari erantzuteaz gain, familia ugariek dituzte beharrak asetzea litzateke, izan ere, familia hauek horrelako garraiobideak behar dituzte bere mugikortasun beharrak betetzeko".

BERRIA

2007/09/19

Elena Etxegoyen Legelarien Nazioarteko Konferentziara bertaratuko da Saharako autodeterminazioari buruz eztabaidatzeko

Elena Etxegoyen, EAJko senataria, datorren ostiralean Madrilgo Ateneoan ospatuko den nazioarteko jardunaldian egongo da. Bertan, bake prozesua, Saharako baliabide naturalak, eta okupatutako guneeen inguruko gaiak jorratuko dituzte besteak beste.

BERRIA

2007/09/18

Maquedak Kultura Ministroari Guernica koadroaren eta Salamancako dokumentuen inguruan jarraituko duen politikari buruz hitz egiteko duen agerraldia gogorarazi dio

Javier Maquedak, EAJko senatariak, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak duela bi hilabete César Antonio Molina Ministro berriaren agerraldia eskatu zuela gogorarazi du. Helburu nagusia bai Gerra Zibilean euskal instituzioei lapurtutako dokumentuen itzulera, nahiz Guernica koadroa Euskadira eramateko egingo diren ahaleginak ezagutzea da.

BERRIA

2007/09/17

Ramon Azurza Txekiar Errepublikako ordezkaritza batekin bilduko da bihar Senatuan

Ramon Azurza, EAJko senataria, Goi Ganbarako Sailarekin batera, gizarte-politikari buruzko jardunaldietara bertaratuko da.

BERRIA

2007/09/14

Maqueda exige medidas urgentes para reducir el nivel de endeudamiento de las familias provocado por la subida de los tipos de interés

El senador del PNV, Javier Maqueda, ha manifestado que "la pasividad del Gobierno ante la crisis hipotecaria de Estados Unidos está teniendo consecuencias peligrosas  para el nivel de endeudamiento de las familias, ya que está originando una subida escalonada de los tipos de interés de sus hipotecas". A juicio del senador jeltzale "la cuota mensual de la hipoteca no debería superar el 30% de la renta disponible".

Ezagutu Gure Senatariak