Berriak
BERRIA
2004/11/12
ANASAGASTIK "VALLE DE LOS CAIDOS" IXTEA ESKATU DIO GOBERNU ESPAINARRARI
Iñaki Anasagasti Eusko Alderdi Jeltzalearen senatoreak gutuna bidali dio gobernu espainiarrari “Valle de los Caidos” deritzan monumentua itxi dezan eskatuz eta Francisco Franco zenaren gorpuzkinak bere familiak erabaki beharreko hilerrira eraman ditzan.
BERRIA
2004/11/10
ZUBIAREN IRITZIZ, PSOEK AURREKONTUEN GAINEKO EZTABAIDA AMAITU ARTE ITXARONGO DU SENATUAREN GAINEKO NEGOZIAKETARI EKITEKO
Joseba Zubia Senatuko EAJren taldearen bozeramaleak adierazi bezala " PSOE alderdiak ez du aurrekontuen gaineko negoziaketa hasiko datorren azaroaren 18an Diputatuen Kongresuko eztabaidari amaiera eman arte. Sozialistek ez dute IU eta ERC alderdiekin hitzartutako akordioa berriro ireki.”.
BERRIA
2004/11/09
ANASAGASTIREN ESANETAN ZAPATEROK IBARRETXEREKIN HITZARTUTAKOA BETE ARTE, EAJk EZ DITU ESTATUAREN AURREKONTUAK EZTABAIDATUKO
Iñaki Anasagasti EAJren senatariak Radio Euskadirako elkarrizketan, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak, Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin hitzartutakoa bete arte, EAJk ez duela Estatuaren aurrekonturik eztabaidatuko adierazi berri du. “Gu koherentziaz jokatzen dugu eta ez gabiltza arinkeriekin”.
BERRIA
2004/11/03
ETAko HISTORIKOEK SINATUTAKO GUTUNAK ZABALDU DUEN BIDEARI EKIN DIEZAIOTELA ESKATU DIO ANASAGASTIK BATASUNARI
Kartzelaratutako 6 ETA kide historikok ETAren zuzendaritzari bidalitako gutunarekin bat egitea eskatu dio Iñaki Anasagasti EAJren senatariak, Batasunari. Gutunean borroka armatuari amaiera ematea eskatzen da.
BERRIA
2004/11/03
EAJk GOBERNUARI SESTAKO ONTZIOLARI BURUZ GALDETU DIO
Javier Maqueda, Eusko Senatariak Legebiltzar taldeko kideak, Gobernu zentralari Sestaoko ontziolaren itsasontzi eskaerak bultzatu al izateko zer nolako planak dituen galdetu berri dio.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS



















