Alderdi Eguna 2026

Berriak

BERRIA

2006/03/23

MAQUEDA: “HEZKUNTZA LEGEAK EZ DITU EAJren HELBURU GUZTIAK BETETZEN”

Javier Maqueda EAJko senatariaren arabera, testuak Estatu espainiarrari Autonomi Erkidegoei dagozkien eskumenak egozten dizkie.

BERRIA

2006/03/22

ETXEGOYENek LANGRAITZEKO PRESOEK BIZI DUTEN “EGOERA TAMALGARRIARI” IRTENBIDE BAT EMATEKO ESKATU DIO GOBERNUARI

Elena Etxegoyen EAJko senatariak azkeneko hilabeteotan jazo diren heriotzen aurrean bere kezka azaldu du, eta kartzeleko kudeaketa “porrot” moduan definitu du.

BERRIA

2006/03/21

EAJk NAFARROARENTZAT EZINBESTEKOAK DIREN AUTOBIEN EXEKUZIOA LEHENBAILEN GAUZATZEKO MOZIOA BABESTU DU

Víctor Bravo EAJko senatariak A-68 Autobia (gaur egun N-232) eraikitzeko lanak bizkortzeko mozioari babesa eman dio. Lan hauek Iruñea- Huesca, Madrid-Tudela eta Iruña eta Logroño bitartean izango dira.

BERRIA

2006/03/21

ESKI ESTAZIOAK ERREGULATZEKO INFORMEA AURKEZTU DUTE SENATUAN

Senatuko Ponentziak idatzitako Informearen helburu nagusia eski estazioen erabilera erregulatu eta turismo mota hau suspertzeko neurriak hartzea da.

BERRIA

2006/03/21

JAVIER MAQUEDAk FUTBOL ZELAIETAKO BIOLENTZIAREN AMAIERA ESKATU DU

Javier Maqueda Senatari jeltzaleak Múgica Herzog Arartekoari futbol zelaietan jazotzen ari den biolentziari aurre egiteko neurri gogorrak hartzeko eskatu dio.

BERRIA

2006/03/15

SENATUAK EUSKADIK HEZKUNTZA ALORREAN DUEN AUTONOMIAREKIN ERLAZIONATUTAKO EMENDAKINAK ONARTU DITU

Goi Ganberako Hezkuntza Komisioak EAJk Hezkuntza Lege Organikoari aurkeztutako hainbat emendakin onartu ditu. Zuzenketa hauek EAEren eskumenen babesa bermatuko dute.

BERRIA

2006/03/13

EAJk 27 EMENDAKIN AURKEZTU DIZKIO HEZKUNTZA LEGE ORGANIKOARI SENATUAN

Javier Maqueda EAJko senatariaren arabera, “estatu espainiarreko hezkuntza sistema plurinazional eta plurilinguistikoan ezinbestekoa da lurraldeen konpetentziak errespetatzea”.

BERRIA

2006/03/08

EAJk GETXO-ANTZOKIAREN BIRMOLDAKETARAKO ONARTUTAKO FINANTZIAZIOA ESKATU DU

Javier Maqueda senatariak adierazi duenez, “ Goi ganberak Estatuko Aurrekontu Orokorretan emendakina onartu zuen; ondorioz, Getxo-Antzokiaren birmoldaketarako finantziazioa ontzat eman zuten jada abenduan"

BERRIA

2006/03/07

APROBADA POR UNANIMIDAD UNA RETRIBUCIÓN ESPECIAL PARA EL GASODUCTO QUE CONECTARÁ AL ESTADO CON EUROPA

La enmienda transaccional promovida por el PNV asigna una retribución especial para el gasoducto transfronterizo que garantizará el suministro de energía para las Comunidades de Asturias, Cantabria y País Vasco. Esta infraestructura, a su vez, conectará al Estado español con las redes energéticas europeas.

BERRIA

2006/02/27

Anasagastik Martinez Barrio Errepublikaren bitarteko presidentearen izendapenaren 60. urteurrena ospatzea eskatu du

Iñaki Anasagasti Senatuko Mahaiaren lehenengo Idazkariak Kooperazio eta Kanpo Gaietako Komisioan mozioa aurkeztu zuen pasadan otsailaren 22an. Helburu nagusia, Diego Martínez Barrio espainiar Errepublikako presidentearen izendapenaren 60. urteurrena gogoraraztea da.

BERRIA

2006/02/27

BNG, EAJ eta CiU proposamen bateratuak aztertzen ari dira

Kongresuko eta Senatuko BNG, EAJ eta CiU alderdien legebiltzar taldeak Herri Administraziorako Lege Egitasmoaren eta Menpekotasun Lege Egitasmoaren inguruko jarrera bateratua adosteari ekin diote. Halaber, Senatuaren berrikuntzarako ekimen bateratua aztertzen ari dira. Gai hauek aztertuko dituzte hiru alderdi politikoetako ordezkariek datorren asteazkenean, martxoak 1, Eusko legebiltzar taldeak Kongresuan duen egoitzan izango duten bileran.

BERRIA

2006/02/23

Anasagastiren esanetan Barrenechea y Goiri enpresaren jabeek "euskal abertzaletasunaren alde egin izan dute betidanik"

Iñaki Anasagasti EAJren senatariak adierazi duenez, atzo Boluetako Barrenechea y Goiri enpresan jarri zuten lehergailua "astakeri" bat da eta enpresa honen jabeek "betidanik, euskal aberriaren alde" egin izan dutela azpimarratu nahi izan du.

Ezagutu Gure Senatariak