Berriak

Senatua

2021/11/25

Senatua

2021/11/25

Nerea Ahedok korridore humanitarioak sortzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari mugetan heriotza gehiago gerta ez dadin

Mozio baten bidez, konferentzia sektorialaren bilera bat premiaz deitzea eskatu dio Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioari, Estatuko migrazio-politikak adosteko.

Senatua

2021/11/23

Landak Justizia ministroari adierazi dionez, “ez da onargarria” pandemiaren aurkako neurrien aurrean dagoen segurtasun juridikorik eza

Pilar Llop-i eskatu dio lege-erreformak egin ditzala autonomia-erkidegoei beharrezko segurtasuna eta ziurtasuna emango dieten tresna juridikoak emateko.

Senatua

2021/11/19

Donostiako Loiolako kuarteleko Dibisio Urdinaren erakusketa bat kentzeko eskatu dio Estefanía Beltrán de Herediak Bolaños ministroari

Esposizioak Memoria Historikoaren Legea urratzen duela jakinarazi dio Presidentziarako, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikoko ministroari, eta hari buruzko galdera idatzi bat aurkeztu du.

Senatua

2021/11/18

Imanol Landak proaktibitatea exijitu dio Estatuko Fiskal Nagusiari egin beharreko eginbide penalak berraktiba daitezen sustatzeko gutun-bonba bidez hildako Jose Antonio Cardosaren kasuan

Ohartarazi duenez, Jose Luis Corcuerari ekintzaren erantzukizuna egozten dioten grabazioen berri izan ondoren hori egingo ez balitz, pentsa liteke ez dagoela inolako borondaterik heriotza hori argitzeko, eta hori onartezina izango litzateke zuzenbideko estatu demokratiko batean.

Senatua

2021/11/17

Juan Carlos Medinak administrazioek elikadura-katean zehar prezioak ezartzea defendatu du, ekoizpen-kostuak estaltzen direla bermatzeko

Elikatze-katearen funtzionamendua hobetzeko neurrien lege-proiektuaren garrantzia azpimarratu du, nahiz eta Euzko Abertzaleak Taldeak eskatutakoak ez bete.

Senatua

2021/11/16

Almudena Otaolak Espainiako Gobernua premiatu du Europako Batzordeak espetxean tratu txarrak prebenitzeko emandako gomendioak jorra ditzan

Barne ministroari galdetu dio zer neurri planteatzen dituen horiei aurrea hartzeko eta kasuen ikerketa eraginkorra bermatzeko.

Senatua

2021/11/16

Mertxe Garmendiak Glasgown klima-aldaketari buruz adostutako gutxienekoak baino helburu zorrotzagoak eskatu dizkio Estatuko Gobernuari

Trantsizio Ekologikoko ministroari eskatu dio kontuan har ditzala Eskualdeen Adierazpenak estatuetako exekutiboei egiten dizkien eskaerak.

Senatua

2021/11/13

EAJ-PNVk saharar Herriaren autodeterminazioa defendatu du Mendebaldeko Saharako gatazkari irtenbide politiko justua emateko

Luke Uribe-Etxebarriak 46 urte bete dituzten Madrilgo Hiruko Akordioak gaitzesteko manifestazioan parte hartu du.

Senatua

2021/11/12

EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari galdetuko dio zer neurri aurreikusten dituen espetxean tratu txarrak prebenitzeko eta kasuen ikerketa eraginkorra bermatzeko

Astearteko Kontrol Bilkuran, Glasgowko Klima Aldaketari buruzko Goi-bileraren balorazioa ere eskatuko dio Exekutiboari

BERRIA

2021/11/02

“Ardura eta goragoko helburuak” bilatzea eskatu dio Imanol Landak Llop ministro andreari, betirako espetxe zigor berrikusgarria kentzeko

Jeltzaleek Gobernuko bozeramaile eta Funtzio Publikoko ministro Isabel Rodríguezi eskatu diote “oinarrizko neurriak” har ditzala Estatuko Administrazio Orokorrak Euskadin ematen dituen zerbitzuetan euskaraz ematen den arreta hobetzeko

BERRIA

2021/10/29

Euzko Abertzaleak Taldeak positibotzat jo du Gobernu zentralak Amurrioko geltokian nasen arteko pasabidearen obrak egiteko izapideak hasi izana

Proiektu honek hobekuntza nabarmenak ekarriko dizkiola Arabako udalerriari, eta uste du obrak duela urte batzuk eginda egon behar zirela iritzi dio.

Ezagutu Gure Senatariak