Berriak

Senatua

2022/03/14

Imanol Landak “segurtasun eremuak” eskatu ditu haurdunaldia borondatez eteteko kliniken inguruan emakumeen intimitatea bermatzeko eta jazarpenetik babesteko

Eskubide hori baliatu nahi duten emakumeen aurkako jazarpena zigortzeko lege-proposamenaren bidez, horretarako gaitutako lekuetatik 150 metro baino gutxiagora egiten diren kontzentrazioetan parte hartzea arau-hauste larri gisa sar dadila eskatu du.

Senatua

2022/03/08

Berdintasun-planak arautzen dituen Dekretua aldatzea eskatu dio María Dolores Etxanok Espainiako Gobernuari, lan elkartuko kooperatibetara egokitzeko

Koperatibentzako negoziazio-prozedura espezifiko bat egitea eta “berdintasun-planen erregistroa malgutzea” proposatu du.

Senatua

2022/03/08

Nerea Ahedok etxeko langileentzako LANEren hitzarmena berresteko premiatu du Espainiako Gobernua

Yolanda Díaz ministroari esan dionez, diskriminazioa ezabatzeko eta lan-baldintza ekitatiboak izateko neurriak hartzeko aukera emango luke.

Senatua

2022/03/02

Hondakinen legeak biodegradagarri gisa etiketatzen diren oihal hezeak benetan horrela direla bermatzera behartzea ahalbidetu du EAJ-PNVk

Datorren astean bozkatuko den testuak enpresek UNE arauak betetzeko betebeharra jasotzen du komunetik botatzeko moduko oihal bezala etiketatu ahal izateko.

Senatua

2022/02/24

EAJ-PNVk proposatuta, Senatuak gaueko tarifa elektrikoa sortzea eskatu du enpresei kostuak merkatzeko

Mertxe Garmendiak tarte hori sustatzeko hobariak aplikatzea proposatu du, betiere kontratatutako potentziaren erabileraren %45 gutxienez hartzen badu.

Senatua

2022/02/22

Europa klimatikoki eta energetikoki Berdea eraikitzeko Euskadirekin kontatzeko eskatu dio Luke Uribe-Etxebarriak EBri

Euskadiko energia- eta klima-estrategia azaldu dio Energia komisarioari, “Euskadiko eta Europako hazkundea, lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatuko dituen energia-politika berde eta digitala” garatzeko.

Senatua

2022/02/21

Lan-erreformak unibertsitateko ikerketa-kontratuetan duen eraginaz ohartarazi dio Rosa Peralek Zientzia eta Berrikuntza ministroari

Kanpoko finantzaketarik ez duten taldeentzat arazoa izan daitekeela jakinarazi dio Rosa Peralek Diana Morant ministroari.

Senatua

2022/02/16

Rosa Peralek autonomia erkidegoek eta unibertsitateek bere diziplina-prozedura ezartzea defendatu du

Euskal Taldeak unibertsitateko elkarbizitzarako lege-proiektua babestu du, nahiz eta bere eskaera onartu ez, legegintza-izapidearen hasieran planteatutako lau helburuak beteta ikusi baititu.

Senatua

2022/02/16

Estefanía Beltrán de Herediaren iritziz, “arriskutsua” da gizartearen haserrea sorraraztea etekin politikoa lortzeko

Bozeramaile jeltzaleak ohartarazi du Espainian gero eta polarizazio politiko eta sozial handiagoa dagoela, eta PSOEri eta PPri erantzukizun-ariketa egiteko eskatu die.

Senatua

2022/02/16

EAJ-PNVk egoera ahulean dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileei babes handiagoa emateko legearen alde bozkatu du

Nerea Ahedok Senatuaren izapidean desgaitasuna kalteberatasun-elementu gisa aitortu izana, eta finantza-bazterkeria saihesteko neurriak jaso izana positibotzat jo du.

Senatua

2022/02/15

Mertxe Garmendiak autonomoen eta enpresen elektrizitate eta gas naturaleko kontratuak penalizaziorik gabe malgutzeko aldi baterako neurriak eskatu ditu

Senatariaren iritziz, egungo energia-kostu handiek pandemiak ekarri zituen ondorioei aurre egiteko onartu zen 11/2020 Errege Lege Dekretuak jasotzen zituen konponbideak berreskuratzea justifikatzen dute.

Senatua

2022/02/15

Garapenerako Lankidetzari buruzko Legean autonomia erkidegoen eskumenak “bahitzea” leporatu dio Imanol Landak Espainiako Gobernuari

"Zentralista, interbentzionista eta kontrol-grina” duen aurreproiektuarekin topo egitea penagarria dela jakinarazi dio Kanpo Gaietarako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroari.

Ezagutu Gure Senatariak