Berriak

Senatua

2022/04/26

Imanol Landak “Justizia Unibertsalaren erreformari aurre egiteko unea” dela adierazi dio Justizia ministroari

Pilar Llop ministroari adierazi dionez, gerra-krimenen eta gizateriaren aurkako krimenen aurrean zigorgabetasuna saihestea “inoiz baino beharrezkoagoa da” gertutasunetik eta Ukrainako inbasioaren izugarrikerien ezagutzatik.

Senatua

2022/04/26

EAJ-PNVk Espainiako Gobernuak, 85 urte geroago, Gernikako bonbardaketa gaitzestean “lehen urratsa” eman izana balioetsi du, baina Estatuak erasoan duen “erantzukizun historikoa saihestu izana” deitoratu du

Bolaños ministroari egindako interpelazioan, Estefanía Beltrán de Herediak Ministroen Kontseiluak gaur adostu duen adierazpen instituzionalean “kondenan eta barkamen-eskaeran irmotasun handiagoa” faltan izan duela helarazi dio.

Senatua

2022/04/25

Luke Uribe-Etxebarria euskal botere legegileek Europako Batzordeko legedian zuzenean eta eraginkortasunez parte hartzea defendatu du

EAJ-PNVko senatariak dioenez, “konstituzio-eskualde deiturikoek eskubidea dute beren botere legegileak Europako erakundeen aurrean zuzenean defendatzeko, subsidiariotasun-printzipioaren barruan”.

Senatua

2022/04/22

Nerea Ahedoren iritziz, buruzagi subiranistei egindako espioitza “aitortu eta ikertu nahi ez izatea guztiz onartezina da”

Senatariaren aburuz, honek erakusten du “dugun kalitate demokratikoa zalantzagarria” dela, eta Estatuak “ahalik eta gardenena” izan behar duela aldarrikatzen du, “higiene demokratikoagatik”.

Senatua

2022/04/21

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak laneratzeko enpresen aldi baterako kontratuetan dagoen segurtasun juridiko ezarekin amaitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Lan Batzordeak gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuen berariazko legeria aurten aldatzea eskatu du.

Senatua

2022/04/21

EAJ-PNVk Espainiako Gobernua interpelatuko du 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketarengatik Gernikako herriarekin kalte-ordainerako ekintzaren bat egitea aurreikusten duen

Astearteko kontrol saioan, Senatuko Euskal Taldeak Exekutiboari galdetuko dio ea legegintzaldi honetan Justizia Unibertsalaren erregulazioa erreformatzea aurreikusten duen, eta zein egoeratan dagoen Europar Batasuna-Mercosur Akordioa berrestea.

Senatua

2022/04/06

Imanol Landak haurdunaldia borondatez eteteko kliniketara joaten diren emakumeen jazarpenaren aurkako babesa zabaltzeko “galdutako aukera” deitoratu du

Euskal Talde Parlamentarioak jazarpena zigortzeko Lege Proposamenari baiezkoa eman dio, baina atsekabea agertu du ez dituela zigortuko horretarako gaitutako zentroetatik hurbil dauden kontzentrazioak.

Senatua

2022/04/06

Estefanía Beltrán de Heredia ordenamendu juridikoa erreformatzearen alde agertu da, sedizioari eta matxinadari buruzko xedapen penalak argitzeko

Bere iritziz, politikarien aurkako jazarpenari buruzko eztabaidaren jatorria “Estatuak bere lurralde-ereduarekin duen arazoan datza”.

Senatua

2022/04/05

Maribel Vaquerok Espainiako Gobernuari jakinarazi dio kezkatuta dagoela Pablo Gonzalez kazetariaren egoerarekin

"Pertsona orok errugabetasun-presuntziorako eta bidezko epaiketa baterako eskubidea” duela helarazi dio Albares ministroari.

Senatua

2022/04/05

Migratzaileen harrera-eskaerak arretaz izapidetzeko baliabideak jar ditzala eskatu dio Almudena Otaolak Barne Ministerioari

Komisaldegietan atzerapenak izaten ari direla ohartarazi du, eta Ukrainatik zein beste jatorri batzuetatik datozenei ere arreta eskaintzea eskatu du.

Senatua

2022/03/31

Migratzaileen harrera-eskaeren izapidetze arduratsua ahalbidetzen ari den galdetuko dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari

Senatuko Euskal Taldeak Polonian atxilotutako Pablo Gonzalez euskal kazetariari buruz Espainiako Gobernuak egiten ari den ekintzen inguruan ere galdegingo du.

Ezagutu Gure Senatariak