Berriak

Senatua

2014/10/01

Anasagastik enbaxadetako agregatu komertzialek euren lana betetzen duten herrietan denbora gehiago egitea eta prestakuntza hobea izatea eskatu du

Iñaki Anasagasti senatariak enbaxadetako agregatu komertzialek euren lana beteko duten herrietan denbora gehiago egiteko aukera izatea eskatu dio Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroari, eraginkorragoak izan daitezen. Horrez gain, ezagutza aldetik prestakuntza hobea duen jendea izatea ere eskatu du.

Senatua

2014/09/30

Rut Martínez senatariak bere ministerioa “ez dela nor” esan dio Montoro ministroari ertzain gehiago kontratatu behar den ala ez esateko

Euzko Abertzaleak taldeko Rut Martínez senatariak “ez zu ez zure ministerioa ez zarete nor Segurtasun Batzordeari polizia autonomo gehiago kontratatu ahal duen ala ez esateko”, adierazi dio Ogasun eta Administrazio Publikoetako Cristóbal Montoro ministroari. “Zure ministerioa ez da nor Eusko Jaurlaritzari esateko aurretiaz Lanerako Eskaintza Publikoa deitu behar duela, eta zuk badakizu”, aurpegiratu dio.

Senatua

2014/09/28

Jai eta omenaldi jendetsua alderdiari eta ikurriñari

120 bete dituen Ikurrinaren berotasunean, milaka jarraitzaile eta afiliatuk ospatu dute 2014ko Alderdi Eguna Forondako zelaietan. Han izan ziren, jakina, Euzko Abertzaleak Taldeko senatari diren Rut Martínez, Jokin Bildarratz, José María Cazalis, María Eugenia Iparragirre eta Iñaki Anasagasti ere, agintari eta hainbat herritako Uri Buru Batzarretako ordezkariekin batera desfilatuz.

Senatua

2014/09/18

Cazalis senatariaren iritziz, antxoaren arrantza berriz zabaltzeko Ministerioak hartutako erabakia “ez da ona ezta bidezkoa ere”

Udazkenean antxoa harrapatzeko aukera berriz ere zabaltzeko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak hartutako erabakia “ez da ona ezta bidezkoa ere”, Jose Maria Cazalis Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko senatariaren iritziz. Ministerioak bere kabuz hartutako erabakiaren bitartez Estatu espainiarrari 2014ko uztailetik eta 2015eko ekainera bitarteko sasoirako dagokion kuotatik Kantauri eta Galiziako baxurako arrantza sektorearekin duela urte batzuk adostutako kuotaren %10 gehiago arrantzatzeko aukera ematen zaie.

Senatua

2014/09/16

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldea pozik agertu da Queso de Roncal Jatorri Izendapenak assaf arrazako ardien esnea erabiltzeari utziko diolako

José María Cazalis senatari jeltzaleak abenduan eskatu bezala, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Administrazio Lokaleko Sailak, Erronkariko gaztak egiterakoan assaf arrazako ardien esnea erabiltzeari uko egitea eskatu dio Europako Batzordeari. Batera, latxa ardien esnea erabiltzea ere proposatzen da ia bere osotasunean, lehenago egiten zen moduan.

Senatua

2014/09/09

Bildarratz senatariak Justizia Ministeritzari gogoratu dio desagertze kasuetan bere erantzukizunak bete behar dituela Nazio Batuek txostenak eskatu beharra izan barik

Senatari jeltzaleak balorazioa egitea eskatu dio Justizia Ministerioari bai Egia, Justizia, Konponketa eta ez errepikatzeko Bermeak sustatzeko Nazio Batuak duen Kontuhartzaile Bereziak egindako Txostenean adierazitako ondorioei, bai Nazio Batuetako Lan Taldeak Espainian izandako misioan derrigorrean edo nahi gabe izandako desagertzeen inguruan egindako Txostenean jasotakoei

Senatua

2014/09/09

Cazalis senatariak Ébolari aurre egiteko Afrikan bertan lana indartzea eta dokumentaziorik gabeko etorkinak Osasun Sisteman txertatzea eskatu dio Osasun Ministroari

Senatariaren iritziz, dokumentazio gabeko etorkinek, Estatuko Osasun Sistemaren estaldura ez izaterakoan, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik, Ébolaren sintomak birus infekzio arin batekoekin nahastu eta osasun zerbitzuetara ez joatearen arriskua dute, gaixotasuna garatu eta kutsatuz.

Senatua

2014/09/09

Sustapen ministroak Iruneko Ventaseko tren geralekua 2015eko ekainean guztiz berrituta egongo dela erantzun dio Iparragirre senatariari

Lanak, 600.000 euro baino gehiagoko aurrekontuarekin, urtearen azken hiruhilekoan hasiko dira, "urrian, ziur aski", Ana Pastor ministroak jakinarazi duenez.

Senatua

2014/07/22

Bildarratzen esanetan Rajoyk Euskadiko PP "maila elektoralik baxuenera" eraman du "birzentralizatzeko duen anbizioak gidatuta"

Jokin Bildarratz Senatuko EAJ-PNVren bozeramaileak baieztatu duenez Mariano Rajoy Espainiar Gobernuko presidentea euskal gizartea "irteerarik gabeko kale zulora" eramaten ari da "birzentralizatzeko duen anbizioak gidatuta".

Ezagutu Gure Senatariak