Berriak
Senatua
2014/11/12
Iparragirrek Euskadiko AHTari buruzko azalpenak Estatuko Gorte Nagusietan ematea exijitu dio Sustapen Ministroari
Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko Maria Eugenia Iparragirre senatariak Euskadiko Abiadura Handiko Trenaren lanei buruz informazioa emateko Sustapen Ministroak erabiltzen dituen foroak ez direla aproposak kritikatu du. Ordezkari jeltzaleak gaitzetsi egin du Ana Pastorrek Parlamentuko jardunetik kanpoko foroak baliatzen dituela egitasmoa 2020rako amaituta egongo dela iragartzeko Estatuko Gorte Nagusietan epe horiek zehazteko konpromisoak hartzeari uko egiten dion bitartean. “Ez da hura informazioa emateko lekua, gezurretan aritzeko izan arren, sinesgarritasun guztia galdu duelako”, azaldu du.
Senatua
2014/11/11
Anasagastik 1936tik 1968ra bitarteko agiriak desklasifikatzeko eskatu dio Defentsa Ministerioari
Euzko Abertzaleak Taldeko Iñaki Anasagasti senatariak hainbat historialarik ikertu nahi dituzten 1936tik 1968ra bitarteko 10.000 agiri inguru desklasifikatzeko eskatu dio Pedro Morenes Defentsa Ministroari. Eskaria “lehentasun bat dela irizten dioten 300 ikerlariren izenean” egin du senatariak Goi Ganberan Gobernua kontrolatzeko gaur egin den Osoko Bilkuran.
Senatua
2014/11/11
EAJ pozik da Ertzaintzaren lan eskaintza publikoa egin ahal izatea erraztu duelako
Estatuko Abokatutzak joan den irailaren 29an Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren aurrean 120 ertzain berri hautatzeko deialdiaren kontra jarritako helegitea kendu du, horrela Eusko Jaurlaritzak uztailean hasi zuen Lan Eskaintza Publikoa arazorik gabe gauzatzeko bidea zabalik geratu da.
Senatua
2014/11/06
Anasagastik Loiuko aireportuaren inguruan egindako galderari informazio faltsuarekin erantzutea egotzi dio Gobernuari
Euzko Abertzaleak Taldeko Iñaki Anasagasti senatariak Loiuko aireportuko hegazkineratze esparrua berrantolatzeari buruz Estatuko Gobernuak eman zion erantzuna “faltsua” dela jakin ahal izan du. Hori dela eta, berriz ere idatzitako galdera bat zuzendu dio Estatuko Exekutiboari jakiteko ea AENAri “behingoz” eskatuko dion Bilboko aireportuak behar duen mailako zerbitzua eman dezala. Duela hamabi urte eman zen hegazkineratze esparruan AENAren informazio gune bat jartzeko gomendioa baina oraindik ez da bete.
Senatua
2014/11/04
Bildarratzek Justiziarentzako baliabide gehiago eskatu du ustelkeriaren aurka lan eraginkorra egin dezan
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek kontrolerako organoen aurrekontuak handitzea eta haien baliabideak gehitzea eskatu du, bai Justizian bai Kontuen Auzitegian, politikaren esparruan egon daitezkeen ustelkeria kasuen aurka egiten laguntzeko. “Edo bene-benetan sinesten dugu eta modu gardenean, apaltasunez eta konfiantza lortzeko gogoz lan egiten da, edo geure burua engainatzen ari gara”, laburbildu du.
Senatua
2014/10/30
EAJk Kanabis Gizarte Elkarteen jarduera arautzeko eskatu dio Estatuko Gobernuari
Euzko Abertzaleak Taldeak Kanabis Gizarte Elkarteen jarduera arautzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko eskatu dio Estatuko Gobernuari. Drogen Arazoa Aztertzeko Kongresuak eta Senatuak duten Batzorde Mistoan aurkeztutako legez besteko proposamen baten bitartez egin du organo horretan EAJren ordezkaria den legez besteko proposamenlegez besteko proposamenJose Maria Cazalis senatariak, bertan eztabaida dezaten.
Senatua
2014/10/29
Cazalisek ohartarazi du Ébolak sortutako egoeraren aurrean Estatuko Gobernuak erantzukizunik ez duela hartzen eta autokonplazentzia erakusten duela
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak bere harridura eta atsekabea erakutsi du Madrilgo Carlos III ospitalean Ébola kutsadurak sortutako egoera larria gainditu ostean Estatuko Gobernuak ez duelako inolako erantzukizunik hartu eta autokonplazentzia erakutsi duelako. Gobernua kontrolatzeko asteon egiten ari den Osoko Bilkuran José María Cazalisek Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasuneko Ministerioak adituen batzorde independente bat sortzeko asmorik duen galdetu dio Ministroari Ébolarekin oraintsu bizi izandako krisiaren eta bere gestioaren alderdi guztiak aztertzeko, etorkizunean sortu ahalko ziren antzeko larrialdi egoeren aurrean hobea izan dadin.
Senatua
2014/10/28
Senatuak babesa eman dio Hodei Egiluzen familiari
Senatuaren Osoko Bilkurak Hodei Egiluzen familiari babesa eta elkartasuna adierazteko adierazpen instituzionala onartu du. Belgikako Anberes herrian duela urte bete desagertu zen galdakoztar gaztearen aita batzarrean izan zen urriaren 28an eta ostean Mariano Rajoy, Gobernuko Presidentea, eta Jorge Fernández Díaz, Barne Ministroarekin izateko aukera izan zuen.
Senatua
2014/10/28
Ertzain berriak hautatzeko deialdiaren kontra jarritako helegitea oraindik kendu ez izana kritikatu dio Estatuko Gobernuari Rut Martinezek
Senatuko Eusko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean 120 ertzain berri hautatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako deialdiaren kontra jarritako helegitea oraindik kendu ez izana kritikatu dio Ogasun Ministerioari, jeltzaleekin horixe egiteko akordiora heldu eta hamabost egun igaro direnean. Jeltzaleek atsekabez hartu dute Montoro ministroak inpugnazioa kenduko zuelako hitza bete ez izana eta, aurreratu dutenez, “beharrezkoak diren ekimenak aurkeztuko ditugu Gobernuak helegitea kendu arte”.
Senatua
2014/10/21
Ertzaintzaren lan deialdiaren aurkako helegitea kentzea eskatuko dio berriz ere EAJk Estatuko Gobernuari
EAJk ertzain berriak hautatzeko deialdiaren kontra jarritako helegitea kentzeko eskatzen duen mozioa aurkeztuko dio berriz ere Gobernuari. Oraindik bete ez duen arren, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak helegitea kentzeko joan den astean bien artean lortutako akordioa gauzatzeko agiria gaur zuzenduko diola jakinarazi dio Euzko Abertzaleak Taldeari.
Senatua
2014/10/14
Jose Maria Cazalisek aurrekontuetan gaixotasun arraroak artatzea bermatzeko partida gorde dezala eskatu dio Osasun Ministroari
Jose Maria Cazalisek 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorretan gaixotasun arraroak dituzten pertsonak Estatuko ospitale eta espezialista onenekin eta baldintzarik onenetan artatuko dituztela bermatuko duen partida kontuan hartzea eskatu dio Ana Matori, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministroari.
Senatua
2014/10/08
Jokin Bildarratz Alemanian izan zen bisita informatiboan
Senatuko Talde Parlamentarioen ordezkariekin osatutako delegazioa Alemanian izan zen urriaren 6tik 10era bitartean informazioa jasotzeko egindako bisitan. Euzko Abertzaleak Taldeko ordezkari den Jokin Bildarratz ere parte hartu zuen elkartruke ekimen honetan elkarrizketa politiko eta espezializatuak egin zituzten Berlin eta Baden-Wurtemberg hirietan. Horien artean nabarmenenak Bundestag, alemaniar herria ordezkatzen duen Beheko Ganberako Batzorde Juridikoa; Bundesrat (Batzorde Federala, Federatutako hamasei Länder edo Estatuen ordezkaritza ganbera); Justizia eta Kanpo Harremanetako Ministerio Federalak; Konstituzio Gorte Federala eta Baden-Wurtemberg-eko Lurralde Gobernua.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















