Alderdi Eguna 2026

Berriak

BERRIA

2014/06/28

Irunekin lotura duten gaiak jorratzeko, EAJ-PNVko senatari taldearekin elkartu da Xabier Iridoy

Irungo Batzokian egindako bileran, besteak beste, trenbide guneari, Ventaseko tren geltokiaren eraberritzeari eta Txingudi badiako hiru herrialdeak lotzeko proiektuari buruz hitz egin dute jeltzaleek

BERRIA

2014/06/25

Rut Martínezek Fátima Bañezi eskatu dio Gobernuak lan erreforman sakontzeko asmorik ez duela bermatzea

Rut Martinez senataria, Enplegu eta Gizarte Segurantza Batzordean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea denak Goiko Ganberan gaur arratsaldean egin den osoko bilkuran Espainiar Gobernuari galdetu dio oraingo legegintzaldian lan erreforma berririk egiteko asmoa ote duen.

BERRIA

2014/06/17

Bildarratz: “Abdikaziotik koroatzerako trantsizioa onartzeak suposatzen du Estatu eredu bat betikotzea onartzea. Ez dugu onartzen, ez dugu onesten, ez gara isiltzen”

Jokin Bildarratz Senatuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea oso kritiko agertu da Juan Carlos erregeren abdikazioa gauzatzeko egingo den lege organikoaren inguruan, eta gaur arratsaldean Goiko Ganberan egin den osoko bilkura monografikora begira. Zehaztu duenez bere Taldeak abstentzioa bozkatuko du lege organikoa bozkatzeko orduan. Senatari jeltzalearen esanetan “aldez aurretik ebatzi den debatea” izango da, “ondo lotutako Lege Egitasmoa aurkezten zaigulako”. Bildarratzek gaineratu duenez “une honetan abdikaziotik koroatzerako trantsizioa onartzeak suposatzen du Estatu eredu bat betikotzea onartzea. Ez dugu onartzen, ez dugu onesten, ez gara isiltzen”.

BERRIA

2014/05/20

EAJ-PNVren Diputatu eta Senatariek babesa adierazi diote Eibar K.E. futbol klubari, Madrilen ospatu den ekitaldian

Isabel Sánchez Robles EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak talde barruan kirol gaietarako bozeramailea, Joseba Agirretxea EAJ-PNVren taldeko Diputatu gipuzkoarra eta Jokin Bildarratz Senatuko EAJ-PNVren bozeramailea Eibar K.E. futbol taldearen ondoan egon dira gaur, Gipuzkoako klubak Madrilgo Euskal Etxean antolatu duen ekitaldian. Bertan azaldu da Eibarko kirol elkarteari gaur egun aurkezten zaion egoera, Kirol Sozietate Anonimoen 1251/1999 Erret Dekretuaren aplikazioaren eraginez .

BERRIA

2014/05/06

EAJ-PNVk eta Senatuko oposizioko talde guztiek eskatu dute Justizia Unibertsaleko Legea indargabetzea

Euzko Alderdi Jeltzaleak Senatuko gainerako oposizio taldeekin batera aurkeztu duen mozioaren bidez Gobernuari eskatzen zaio justizia unibertsalari buruzko Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldarazteko egin zen martxoaren 13ko 1/2014 lege Organikoa indargabetzeko lege tramitea bultzatzea.

BERRIA

2014/04/28

Jokin Bildarratz Kupoari buruz: "Akordioa lortzeko formula aurkituko dugu"

Senatuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile Jokin Bildarratzek Kupoaren inguruan hitz egin du konbentzimendu osoz "akordioa lortzeko formula aurkituko dugu laster, gerorako utzi beharrean". Bildarratzen esanetan "akordioa egon beharra dago. Ez dago beste aukerarik. Gai honek atzerapen handia darama eta akordioa lortzeko ordua da. Akordiorik ezak tentsiora eramango gintuzke eta, krisi ekonomikoan gauden momentu honetan, tentsioa ez da batere ona. Nik ulertzen dut akordioa behar dela arduraz jokatuko badugu, eta hori espero dut. Formula aurkituko dugu akordioa gerorako utzi barik lor dezagun".

BERRIA

2014/04/22

Elebitasun erreala lortzeko erakundeekin lan egiteko eskatu dio Bildarratzek Mariano Rajoyri

Senatuko Euskal Talde Parlamentarioaren bozeramaile Jokin Bildarratz Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari zuzendu zaio, eta euskarari dagokionez inolako kezkarik ez duela kritikatu du. Horrez gain, elebitasun erreala lortzeko erakundeekin lan egiteko eskatu dio euskal senatariak.

BERRIA

2014/04/10

Senatuko EAJ-PNVk talde guztien babesa lortu du gas-likidotua itsasorako erregai gisa erabiltzea onartzeko

Jose Maria Cazalis EAJ-PNVko senatari eta Ingurumen eta Eguraldiaren Aldaketa batzordean Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile denak aurkeztu duen ekimenarekin bilatzen da gas-likidotua itsasorako erregai gisa erabili ahal izatea. Ekimen honek Goi Ganberako talde politiko guztien babesa jaso du.

BERRIA

2014/04/09

Bildarratzek Espainiako Gobernuari exijitu dio terrorismoaren biktima guztiei berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioa bermatzea

Jokin Bildarratz, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak mozioa aurkeztu du gaur Goiko Ganberan eztabaidatua izan dadin. Mozio horren bidez Espainiako Gobernuari eskatzen zaio terrorismoaren biktima guztiei ordaina emateko prozesuetan berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioa betetzea, eta ondorioz eta espainiar legeriak garatu dituen lege arauetan oinarrituta, izaera hori aitortuta duten terrorismoaren biktimei ordaina ukatzea zuzen dezala, ukapen hori, kasu askotan, suposiziotan oinarritua izan delarik.

BERRIA

2014/04/03

Agirretxea e Iparragirre representan a EAJ en un encuentro mundial de parlamentarios en favor de la igualdad en Islandia

El portavoz de Igualdad del Grupo Vasco, Joseba Agirretxea, y la senadora Maria Eugenia Iparragirre han acudido en representación de EAJ-PNV a un encuentro mundial en favor de la igualdad organizado por la Fundación Internacional Women in Parliaments en colaboración con el Parlamento de Islandia. En la foto, con el presidente de Islandia, esta tarde, en Reykjavik

BERRIA

2014/03/24

EAJ-PNVren ordezkaritza izan da Adolfo Suárez, Espainiako Gobernuko presidente ohiaren hil kaperan

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren legebiltzar taldearen bozeramaileak eta Jokin Bildarratz, Euzko Abertzaleak taldeak Senatuan duen bozeramaileak, Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkari gisa, Adolfo Suárez Espainiako Gobernuko presidente ohiaren hil kapera bisitatu dute gaur goizean Diputatuen Kongresuan.

Ezagutu Gure Senatariak