Berriak

Senatua

2014/10/28

Senatuak babesa eman dio Hodei Egiluzen familiari

Senatuaren Osoko Bilkurak Hodei Egiluzen familiari babesa eta elkartasuna adierazteko adierazpen instituzionala onartu du. Belgikako Anberes herrian duela urte bete desagertu zen galdakoztar gaztearen aita batzarrean izan zen urriaren 28an eta ostean Mariano Rajoy, Gobernuko Presidentea, eta Jorge Fernández Díaz, Barne Ministroarekin izateko aukera izan zuen.

Senatua

2014/10/28

Ertzain berriak hautatzeko deialdiaren kontra jarritako helegitea oraindik kendu ez izana kritikatu dio Estatuko Gobernuari Rut Martinezek

Senatuko Eusko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean 120 ertzain berri hautatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako deialdiaren kontra jarritako helegitea oraindik kendu ez izana kritikatu dio Ogasun Ministerioari, jeltzaleekin horixe egiteko akordiora heldu eta hamabost egun igaro direnean. Jeltzaleek atsekabez hartu dute Montoro ministroak inpugnazioa kenduko zuelako hitza bete ez izana eta, aurreratu dutenez, “beharrezkoak diren ekimenak aurkeztuko ditugu Gobernuak helegitea kendu arte”.

Senatua

2014/10/21

Ertzaintzaren lan deialdiaren aurkako helegitea kentzea eskatuko dio berriz ere EAJk Estatuko Gobernuari

EAJk ertzain berriak hautatzeko deialdiaren kontra jarritako helegitea kentzeko eskatzen duen mozioa aurkeztuko dio berriz ere Gobernuari. Oraindik bete ez duen arren, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak helegitea kentzeko joan den astean bien artean lortutako akordioa gauzatzeko agiria gaur zuzenduko diola jakinarazi dio Euzko Abertzaleak Taldeari.

BERRIA

2014/10/15

Anasagastik artxibo historikoak kontsultatzea errazteko eskatu dio Gobernuari

Iñaki Anasagastik artxibo historikoak kontsultatu ahal izateko Europar Batasunak ezartzen duen ‘hogeita hamar urteetako araua’ deitutakoaren irizpideak jarraitzea eskatu dio Gobernuari. Honen bitartez, publikoak agiri horiek ikusi ahal izaten ditu hauek sortu eta hogeita hamargarren urtera. Beste eskari bi ere egin ditu: ikertzaileek Kanpo Harreman eta Defentsa Ministerioetako Artxibategiak kontsultatu ahal izatea eta Sekretu Ofizialen Legea berrikustea lan historiko eta gardentasunezko honetan inolako traba legalik egon ez dadin.

Senatua

2014/10/14

Jose Maria Cazalisek aurrekontuetan gaixotasun arraroak artatzea bermatzeko partida gorde dezala eskatu dio Osasun Ministroari

Jose Maria Cazalisek 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorretan gaixotasun arraroak dituzten pertsonak Estatuko ospitale eta espezialista onenekin eta baldintzarik onenetan artatuko dituztela bermatuko duen partida kontuan hartzea eskatu dio Ana Matori, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministroari.

BERRIA

2014/10/14

Emakumearen Institutuaren egitura berriak “protagonismoa eta indarra kentzen” dio berdintasunaren helburuari

Maria Eugenia Iparragirrek Emakumearen Institutua aldatzerakoan jarraitu dituen irizpideak zeintzuk izan diren galdetu dio Ana Mato ministroari, izan ere ‘Emakumearen Institutua‘ zena ‘Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutua‘ izatera pasatu berri da.

BERRIA

2014/10/09

EAJren Gorteetako ordezkariek “informazio gardentasuna eta kudeaketa eraginkorra” eskatu diote Ana Matori Ébolaren auzian

Jose Maria Cazalis eta Joseba Agirretxea, Senatuan eta Kongresuan Osasun gaietarako Euzko Abertzaleak Taldeko ordezkari direnak, Osasun, Gizarte Gai eta Berdintasunerako Ministroak Ébolarekin kutsatutako erizainaren inguruan sortu den egoerari buruzko informazioa emateko deitu zuen batzarrean izan ziren urriaren 9an. Ordezkari jeltzaleek “informazio gardentasuna eta kudeaketa eraginkorra” eskatu zioten Ana Matori.

BERRIA

2014/10/09

Estatuko Gobernuak bere egin du EAJren eskaera eta antibiotikoekiko erresistentziak desagertzeko lan egingo du

Jose Maria Cazalis Senatari jeltzaleak 2013ko maiatzean antibiotikoekiko erresistentziak saihestu edota desager daitezen egin zuen interpelazioak bere fruituak eman ditu, izan ere, Osasun eta Ekonomia Ministerioek Plan Estrategikoa prestatzen ari dira mikrobioen aurkako botikekiko erresistentzia arriskuak gutxitzeko, giza medikuntza eta albaitariena kontuan hartuz.

Senatua

2014/10/08

Jokin Bildarratz Alemanian izan zen bisita informatiboan

Senatuko Talde Parlamentarioen ordezkariekin osatutako delegazioa Alemanian izan zen urriaren 6tik 10era bitartean informazioa jasotzeko egindako bisitan. Euzko Abertzaleak Taldeko ordezkari den Jokin Bildarratz ere parte hartu zuen elkartruke ekimen honetan elkarrizketa politiko eta espezializatuak egin zituzten Berlin eta Baden-Wurtemberg hirietan. Horien artean nabarmenenak Bundestag, alemaniar herria ordezkatzen duen Beheko Ganberako Batzorde Juridikoa; Bundesrat (Batzorde Federala, Federatutako hamasei Länder edo Estatuen ordezkaritza ganbera); Justizia eta Kanpo Harremanetako Ministerio Federalak; Konstituzio Gorte Federala eta Baden-Wurtemberg-eko Lurralde Gobernua.

BERRIA

2014/10/07

Jose Maria Cazalisek Ébolari aurre egiteko Afrikan bertan lana indartu behar dela berretsi dio Osasun Ministroari

Madrilen pertsona bat Ébola birusarekin kutsatu dela jakin ostean, José María Cazalis senatariak berretsi egin dio Osasun Ministerioari epidemia zabaldu ez dadin Sahararen Hegoaldean kaltea sufritzen ari diren herrialdeetan bertan aurre egiteko laguntza handitzeko eskaera. Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko senatariak irailaren 9ko Osoko Bilkuran eskatu zion Ana Matori horixe egin zezan.

Senatua

2014/10/01

Anasagastik enbaxadetako agregatu komertzialek euren lana betetzen duten herrietan denbora gehiago egitea eta prestakuntza hobea izatea eskatu du

Iñaki Anasagasti senatariak enbaxadetako agregatu komertzialek euren lana beteko duten herrietan denbora gehiago egiteko aukera izatea eskatu dio Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroari, eraginkorragoak izan daitezen. Horrez gain, ezagutza aldetik prestakuntza hobea duen jendea izatea ere eskatu du.

Senatua

2014/09/30

Rut Martínez senatariak bere ministerioa “ez dela nor” esan dio Montoro ministroari ertzain gehiago kontratatu behar den ala ez esateko

Euzko Abertzaleak taldeko Rut Martínez senatariak “ez zu ez zure ministerioa ez zarete nor Segurtasun Batzordeari polizia autonomo gehiago kontratatu ahal duen ala ez esateko”, adierazi dio Ogasun eta Administrazio Publikoetako Cristóbal Montoro ministroari. “Zure ministerioa ez da nor Eusko Jaurlaritzari esateko aurretiaz Lanerako Eskaintza Publikoa deitu behar duela, eta zuk badakizu”, aurpegiratu dio.

Ezagutu Gure Senatariak