Berriak
Senatua
2016/01/20
Euzko Abertzaleak Taldea, Euskadik Fitur azokan duen postuaren irekieran
EAJko senatariak igandera bitartean zabalik izango den Fitur azokan Euskadik izango duen erakusleihoaren irekiera ekimenena izan dira. Estatuan egiten den turismo mailako azokarik garrantzitsuena den honetan, Jokin Bildarratz, José María Cazalis, Nerea Ahedo, María Dolores Etxano eta Imanol Querejeta inaugurazioa gidatu duen Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburuarekin izan dira.
Senatua
2016/01/13
Victoriano Gallastegi Adin Mahaiko presidente aritu da Senatua eratzeko saioan
Maria Eugenia Iparragirre Senatuko Mahaiko Laugarren Idazkari moduan hautatu du Goi Ganberak
Senatua
2016/01/12
Legegintzaldi berrian “politika eta akordioa nagusitu daitezela” espero du Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak
EAJ-PNVren sei senatari hautetsiek parlamentari karguaz jabetzeko sinestamenduak entregatu dituzte gaur
Bizkaia
2015/12/15
Cazalis: “Dirudienez, Konstituzioaren `meloia´ zabalduko da; baina, ea zertarako. Horregatik egon behar dugu Gorteetan"
Senaturako Bizkaiko hautagaiak ohartarazi duenez, Madrilen nork gobernatuko ote duen oso garrantzitsua izan ez arren "Euskadiri bai eragingo diola".
Bizkaia
2015/12/09
Aitor Estebanek oroimen historikoari buruz baieztatu duenez, “asko dago argitara ateratzeko eta benetako jabeei itzultzeko”
Kongresurako berraukeratzera aurkezten den hautagai jeltzaleak iragarri du hurrengo legealdian fase berria aldarrikatuko duela “partikularrek, elkarteek eta alderdi politikoek berena dena eta ez batzuek oraindik gerrako harrapakin jotzen dutena eskatu ahal izan dezaten”
Araba
2015/12/08
Ortuzarrek baieztatu duenez, euskal hiritarren pentsioak “salbu” egongo lirateke “Euskaditik kudeatuko balira Urkullu Lehendakariaren sen on eta eraginkortasunez”
Gaur arratsaldean Laudion egin den ekitaldi politikoan, EBBren presidenteak gogoratu du Euskadik ematen duela Estatu osoak diru sarrerak bermatzeko ematen duen errenta osoaren %40. “Eta gero esango dute gu insolidarioak garela eta pribilegioak ditugula”.
Bizkaia
2015/12/08
Ortuzarrek berriro azpimarratu du Euskadik A-20an jokoan izango duena: “PPren zapalketaren lau urte gogorren buruan, datorkiguna are okerragoa izan daiteke”
EBBren presidenteak Basaurin deitoratu ditu Ciudadanos alderdiak Euskal Foru Aldundiei eta euskararen irakaskuntzari buruz zabaldu dituen azken mezuak: “ Gure bila datoz, herri honetan eraiki dugun guztiaren bila”, ohartarazi du.
Senatua
2015/12/02
EAJ-PNVk pentsio sistemaren transferentzia Euskadirako eskatuko du
Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataformarekin egindako bileran, María Eugenia Iparragirrek eta Joseba Agirretxeak erretiro eta alarguntza-pentsioak justuak eta duinak izateko, hauen igoera exijituko dituenaren konpromisoa hartu dute.
EBB
2015/12/02
Euskararen Nazioarteko Eguna 2015. EAJren EBBren adierazpena
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da beste behin. Inoiz ez dator alperrik, euskararen sustapenari dagokionean egindakoez hausnartzeko eta etorkizuneko erronkak zehazteko baliagarri baita beti.
Senatua
2015/11/30
Iparragirrek kultura eta bikaintasunari loturik Donostia markaren transmisioari egindako ekarpen handia onartu dio Orfeoiari
Senaturako EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaia eta Orfeoiko kide den Maria Eugenia Iparragirrek, Eneko Goia alkatea, Kongresurako zerrendaburua Joseba Agirretxea eta gainontzeko hautagai jeltzeleek gipuzkoako abesbatzaren egoitza bisitatu dute gaur lurraldeko gizarte eta ekonomia alorreko elkarteekin egiten ari diren topaketen testuinguruan.
Senatua
2015/11/27
Iparragirre: "EAJ-PNVk euskal arrantzaleak defenditzen segituko du Madrilen, beste interes batzuk aurretik jartzen dituztenen aurka"
Maria Eugenia Iparragirre eta Joseba Agirretxea, Gipuzkoatik Senaturako eta Kongresurako EAJ-PNVren hautagaiak, Getariako arrantzaleekin elkartu dira, Gipuzkoako arrantza sektoreak bizi duen egoera aztertu eta alor ekonomiko hori jasaten ari den arazoen berri gertutik ezagutzeko.
Senatua
2015/11/22
Iparragirre: “EAJk konpromisoa eta ibilbidearen bermea aurkezten du hurrengo hauteskundeetarako”
Bergaran egindako ekitaldi batean, GBBren presidentea den Joseba Egibarrek adierazi duenez “ez da singularitate edo pekuliaritate kontua, baizik eta herri bezala ditugun eskubideen defentsaren kontua".

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS



















