Berriak

Senatua

2015/04/17

Iparragirrek Europako Zeru Bakarraren helburua lortzeko beharra azaldu du Garraio Komisarioaren aurrean

Gaur goizean Diputatuen Kongresuan izandako agerraldian Kongresuko ordezkari jeltzalea den Isabel Sánchez Robles ere izan da, eta honek EAJk tren garraioaren aldeko apustua egiten duela gogoratu du.

Senatua

2015/04/15

Legeak gerran ebatsitako ondarea itzultzeko egoera jasotzen duen erreserba duela gogoratu du Anasagastik

Parisen dagoen Cervantes Institutuko liburutegia hartzen duen eraikina, Gestapok 1940an ebatsitakoa, EAJri itzultzea behin eta berriro eskatuko duela ohartarazi dio senatariak García Margallo ministroari

Senatua

2015/04/14

Lan Ministerioak “intrusismoa sustatzen duela” gaitzetsi du Cazalisek arrantzu arloko emakume taldeen inguruan

Senatariak gogoratu du “emakume batzuk profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko esfortzua egin dutela; antolatu, bazkidetu eta federatu egin direla intrusismoaren aurka egiteko” baina, Lan Ministerioaren jokabidea ikusita, “intrusismo horren alde egiten duela esan daiteke, gaitz horren aurka egin baino”.

Senatua

2015/04/14

Iparragirrek Hondarribiko aireportuan hobekuntzak egitea exijitu dio Estatuko Gobernuari gutxieneko kalitatea izan dezan

Maria Eugenia Iparragirrek Donostiako Aireportuan hobekuntzak egin ditzala exijitu dio Sustapen ministroari “merezi duen lekuan koka dadin, kalitatezko azpiegiturekin”. Senatariak erabiltzaileek kalitatezko zerbitzu hori jaso dezatela bermatzeko hartzen ari den neurrien inguruan galdetu dio Ana Pastorri.

Senatua

2015/04/13

Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia Senatuko Berrikuntzako Batzorde Berezian izan da

Joxe Mari Aizega Zubillaga, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia, hizlari moduan aritu da nazioarteratzea garatzeko eta Espainia zein garapen bidean dagoen munduko industriaren zerbitzura dagoen berrikuntza ekosistemako Batzorde Bereziaren aurrean.

Senatua

2015/04/13

EAJk Estatuko Gobernuaren kontraesana azaleratuko du arrantzu arloko emakume taldeen onarpenari dagokionez

Jose Maria Cazalisek Isabel García Tejerinari galdetuko dio ea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen sailaren iritziz Espainiako Gobernu osoa bat datorren Arrantzu Arloko Emakumeen Espainiako Sarean talde hauen biziraupenerako berebizikotzat hartu diren helburuak betetzeko beharrarekin.

BERRIA

2015/04/07

ANAR fundazioak haurrentzako arreta telefonoaren balantzea egin du Euzko Abertzaleak Taldeak eskatuta

Arrisku egoeran dauden Haur eta Nerabeei Laguntzeko Fundazioaren (ANAR) Programazio Zuzendaria Senatuko Osasun eta Zerbitzu Sozialetako Batzordearen aurrean agertu da gaur Euzko Abertzaleak Taldeak Batzordean ordezkari duen Jose Maria Cazalis senatariak eskatuta.

Senatua

2015/03/31

EAJko senatariek Donostiako Orfeoia bisitatu dute

EAJko senatari diren Maria Eugenia Iparragirre, Jokin Bildarratz eta Iñaki Anasagastik Donostiako Orfeoiaren instalazioak bisitatu dituzte gaur Gipuzkoako hiriburuko EAJren alkategaia den Eneko Goiarekin batera.

Senatua

2015/03/25

EAJk atsekabez hartu du PPko senatari euskaldunek ekintzetan Euskadi baztertzen duen Enplegua Suspertzeko Programa ahalbidetu izana

Senatuko Talde Popularraren botoen eraginez ez da onartu Enplegua Suspertzeko Programa aldatzeko Rut Martinezek aurkeztutako mozioa. Jeltzaleak familia kargak dituzten iraupen luzeko langabetuentzako laguntzen kudeaketa eta finantzazioa Lanbidek egitea eskatu du, Estatuko Lan Zerbitzu Publikoak egin beharrean.

Senatua

2015/03/24

EAJk Francoren garaian gertatutako krimenen inguruko egia ezagutzeko eskubidea babestu du

Nazio Batuen Egia ezagutzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna dela eta, Euzko Abertzaleak Taldeak babesa eman dio Francoren diktadura garaian biktima izan zirenek gaur goizean egia ezagutzeko eskubidea aldarrikatzeko antolatu duten ekitaldiari.

Senatua

2015/03/24

Rut Martinezek Euskararen Legearen “asmo txarreko interpretazioa” egiten duela egotzi dio Montorori euskaraz egindako akten inguruan

Estatuko Gobernuak Euskadin duen ordezkariak EAEko eta Nafarroako Udal batzuen aurkako administrazio helegiteak aurkeztu ditu euren aktak euskara hutsez egiteagatik, horregatik senatariak erabaki hauekiko gaitzespena helarazi dio Montorori.

Senatua

2015/03/10

Bildarratz:"Oroimen historikoa merezi dugu, gertatu zena jakiteko eskubidea dugu. Lurrak gorpuak gorde zituen baina ez du egia sekula lurperatuko”

Euzko Abertzaleak –Nacionalistas Vascos Senatari taldeko bozeramaile Jokin Bildarratzek Rafael Catalá Justizia ministroari gogoratu dionez "oroimen historikoa merezi dugu, gertatu zena jakiteko eskubidea dugu. Lurrak gorpuak gorde zituen, baina ez du egia sekula lurperatuko".

Ezagutu Gure Senatariak