Berriak
Senatua
2015/06/19
Jose Maria Cazalis birziklapenarekin lotutako instalazioak ikuskatzen joan da Alemaniara Senatuko zenbait kiderekin
Alemanian plastiko ontziak gorde eta itzultzeko erabiltzen duten sistema bertatik bertara ezagutzea da Senatuko ordezkariak Ipar Renania-Westfalia eskualdera asteon egiten ari diren bidaiaren helburua.
Senatua
2015/06/16
Anasagasti, xenofobia eta bazterketaren aurkako parlamentu arteko foroan
Iñaki Anasagastik xenofobia eta bazterketarekin amaitzeko asteon senatuko egoitzan antolatu den parlamentu arteko foroan parte hartu du. Ekimen hau Afromadrid 2015 Mundu Mailako Mintegiaren barruan kokatzen da, hain zuzen ere, aurten hasi eta 2024ko abenduaren 30era arte luzatuko den Afrikarren ondorengoen Nazioarteko Hamarkadaren lehen ekimen handia izango da.
Senatua
2015/06/12
Bildarratzek justizia unibertsalaren printzipioa berreskuratzea exijitu du Botere Judizialaren Lege Organikoaren proiektuaren tramitean
Honi esker, berriz ireki ahalko zen, besteak beste, joan den astean Pedraz epaileak itxi beharra izan zuen Jose Cousoren epaia, 2014an aldatutako arauaren eraginez ezinezkoa delako 2003an Iraken hil zuten kazetari espainiarraren kasua ikertzea
Senatua
2015/06/10
Senatuko Talde guztiek Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko neurriak hartzeko egin duten eskaerari muzin egin dio Talde Popularrak
EAJk aurkeztutako mozioak gainontzeko Talde guztien babesa jaso du baina Talde Popularraren gehiengoak bertan behera bota du Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko neurriak hartzeko aho batez egin dioten eskaria. Alderdi Popularreko ordezkari batzuk ez dute kontrako botorik eman nahi izan.
BERRIA
2015/06/10
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldea, pozik Frantziako Gobernuak bere trenbide sarea Euskal Y-arekin lotzeko lanak aurreikusitako epeetan egingo dituela baieztatu duelako
Europako Batzordeak Frantziako Gobernuak bere konpromisoak bete eta trenbide sarea Euskal Y-arekin aurreikusitako epeetan konektatuko duela iragarri izana zorionez hartu du Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak.
Senatua
2015/06/09
Rut Martínezek eskuduntzak urratzeko aukerarik txikienari ere uko ez egitea egotzi dio Estatuko Gobernuari
Gobernuak “krisiaren aitzakia erabiltzen du Estatu espainiarra birzentralizatzeko”, Rut Martinezen iritziz. Senatari jeltzaleak “eskumen arloan bere alde egiteko aukerarik txikienari ere uko ez egitea” egotzi dio Estatuko Gobernuari.
Senatua
2015/06/09
Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz, Espainiako justiziak ez dio XXI. mendeko gizarteari zerbitzu ematen
Espainiako justiziaren geldotasunaren eta inpartzialtasun ezaren ondorioz, baita lege proiektuak eztabaidatzerakoan eman den kontsentsu gabeziarengatik ere, Euzko Abertzaleak Taldeak “gutxi” nota jarri dio Rafael Catalák zuzentzen duen ministerioari.
Senatua
2015/06/05
EAJko senatariek bertatik bertara sakondu dute Palestina eta Israeli buruz zuten ezagutzan
Jokin Bildarratz, Rut Martínez eta María Eugenia Iparragirre joan den igandetik Palestinan eta Israelen egiten ari diren bidaiaren azken egunetan daude.
Senatua
2015/05/28
EAJk memoria historiko arloan Estatu espainiarrari egindako gomendioak inplementatzeko Batzorde Berezia sortzea eskatu du
Euzko Abertzaleak Taldeak, gainontzeko Talde Parlamentarioekin batera, Alderdi Popularreko ordezkariak hartzen dituena izan ezik, Nazio Batuetako De Greiff eta Dzumhur-Dulitzky txostenetan jasotako memoria historikoko Espainiarako gomendioak aztertu eta inplementatzeko Batzorde Berezia sortzea eskatu dio Senatuko Mahaiari.
Senatua
2015/05/27
EAJk osasun neurriak eta giza eskubideak betetzen ez dituzten herrietatik muga-zerga gabeko atun trontzoak inportatzeko kuota ezabatzea exijitu du
Jose Maria Cazalisek azpimaratu duenez, “ez da koherentea” haien kontserbak inportatu ez daitezela eskatzea eta, aldi berean, baldintza berdinetan lortutako trontzoak erosteko kuota gehitzeko eskatzea.
Senatua
2015/05/26
Estatuko Gobernuak Orioko arrantzaleen kofradiaren antzinako eraikinaren erabilera zelan desblokeatu aztertuko du
Jose Maria Cazalisek egindako galderarai erantzunez, Isabel García Tejerinak Orioko arrantzaleen kofradia hartzen zuen eraikinaren erabilera desblokeatzeko “aukerarik onena aztertzeko” konpromisoa hartu du
Senatua
2015/05/26
Euzko Abertzaleak Taldea Palestinako enbaxadorearekin batzartu da datorren astean bertara egingo duten bidaia prestatzeko
Euzko Abertzaleak Taldearen ekimenez, Senatuko zenbait Talde Parlamentarioetako ordezkariak Estatu espainolean Palestinako enbaxadorea den Musa Amer Odeh-ekin batzartu dira gaur.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS



















