Berriak

Senatua

2015/06/23

Iparragirreren iritziz, Espainiako aireportu sistema “kontrol politikorako eta lurralde politikarako tresna da”

Senatari jeltzaleak Forondarako H24 baimena eskatu du baina Ana Pastorren ezezkoa jaso du; Sustapen ministroak iragarri duenez, aireportuaren ordutegia zabalduko da gidarien eskolarako, hegaldi pribatuetarako eta aerokluberako.

Senatua

2015/06/23

Anasagastik Europatik Afrikara zuzentzen diren laguntzak koordinatzeko elkarlanerako plan bat eskatu du

Elkarlanerako plan honek, “Marshall Planaren antzeko zerbait”, senatariak aipatu duenez, immigrazio jendetsua eragiten duten arrazoien muinera heltzea bilatuko luke.

Senatua

2015/06/23

Greziak Europan sortu ahal duen ezinegonaren aurrean Estatuko Gobernua desagertuta dagoela egotzi dio Bildarratzek Rajoyri

Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak balizko egoera honen aurrean Estatuko Gobernuak zein kontingentzia plan duen galdetu dio presidenteari gaurko kontrol bilkuran.

Senatua

2015/06/19

Jose Maria Cazalis birziklapenarekin lotutako instalazioak ikuskatzen joan da Alemaniara Senatuko zenbait kiderekin

Alemanian plastiko ontziak gorde eta itzultzeko erabiltzen duten sistema bertatik bertara ezagutzea da Senatuko ordezkariak Ipar Renania-Westfalia eskualdera asteon egiten ari diren bidaiaren helburua.

Senatua

2015/06/16

Anasagasti, xenofobia eta bazterketaren aurkako parlamentu arteko foroan

Iñaki Anasagastik xenofobia eta bazterketarekin amaitzeko asteon senatuko egoitzan antolatu den parlamentu arteko foroan parte hartu du. Ekimen hau Afromadrid 2015 Mundu Mailako Mintegiaren barruan kokatzen da, hain zuzen ere, aurten hasi eta 2024ko abenduaren 30era arte luzatuko den Afrikarren ondorengoen Nazioarteko Hamarkadaren lehen ekimen handia izango da.

Senatua

2015/06/12

Bildarratzek justizia unibertsalaren printzipioa berreskuratzea exijitu du Botere Judizialaren Lege Organikoaren proiektuaren tramitean

Honi esker, berriz ireki ahalko zen, besteak beste, joan den astean Pedraz epaileak itxi beharra izan zuen Jose Cousoren epaia, 2014an aldatutako arauaren eraginez ezinezkoa delako 2003an Iraken hil zuten kazetari espainiarraren kasua ikertzea

Senatua

2015/06/10

Senatuko Talde guztiek Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko neurriak hartzeko egin duten eskaerari muzin egin dio Talde Popularrak

EAJk aurkeztutako mozioak gainontzeko Talde guztien babesa jaso du baina Talde Popularraren gehiengoak bertan behera bota du Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko neurriak hartzeko aho batez egin dioten eskaria. Alderdi Popularreko ordezkari batzuk ez dute kontrako botorik eman nahi izan.

Senatua

2015/06/09

Rut Martínezek eskuduntzak urratzeko aukerarik txikienari ere uko ez egitea egotzi dio Estatuko Gobernuari

Gobernuak “krisiaren aitzakia erabiltzen du Estatu espainiarra birzentralizatzeko”, Rut Martinezen iritziz. Senatari jeltzaleak “eskumen arloan bere alde egiteko aukerarik txikienari ere uko ez egitea” egotzi dio Estatuko Gobernuari.

Senatua

2015/06/09

Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz, Espainiako justiziak ez dio XXI. mendeko gizarteari zerbitzu ematen

Espainiako justiziaren geldotasunaren eta inpartzialtasun ezaren ondorioz, baita lege proiektuak eztabaidatzerakoan eman den kontsentsu gabeziarengatik ere, Euzko Abertzaleak Taldeak “gutxi” nota jarri dio Rafael Catalák zuzentzen duen ministerioari.

Senatua

2015/06/05

EAJko senatariek bertatik bertara sakondu dute Palestina eta Israeli buruz zuten ezagutzan

Jokin Bildarratz, Rut Martínez eta María Eugenia Iparragirre joan den igandetik Palestinan eta Israelen egiten ari diren bidaiaren azken egunetan daude.

Senatua

2015/05/28

EAJk memoria historiko arloan Estatu espainiarrari egindako gomendioak inplementatzeko Batzorde Berezia sortzea eskatu du

Euzko Abertzaleak Taldeak, gainontzeko Talde Parlamentarioekin batera, Alderdi Popularreko ordezkariak hartzen dituena izan ezik, Nazio Batuetako De Greiff eta Dzumhur-Dulitzky txostenetan jasotako memoria historikoko Espainiarako gomendioak aztertu eta inplementatzeko Batzorde Berezia sortzea eskatu dio Senatuko Mahaiari.

Senatua

2015/05/27

EAJk osasun neurriak eta giza eskubideak betetzen ez dituzten herrietatik muga-zerga gabeko atun trontzoak inportatzeko kuota ezabatzea exijitu du

Jose Maria Cazalisek azpimaratu duenez, “ez da koherentea” haien kontserbak inportatu ez daitezela eskatzea eta, aldi berean, baldintza berdinetan lortutako trontzoak erosteko kuota gehitzeko eskatzea.

Ezagutu Gure Senatariak